TXANKA ERREKA HOTELA

Modernitatea, konforta, gastronomia eta atseden perfektua Donostiatik eta Zarauztik gertuko hotel baten bila bazabiltza
EGIN KLICK ETA ERRESERBATU ORAIN PREZIORIK ONENEAN

ZURE LANDAKO HOTEL XARMAGARRIA ORION, DONOSTIATIK ETA ZARAUZTIK GERTU

Gure hotela antzinako ur-errota baten hondakinetan eraikita dago eta dekorazio moderno eta abegikorrez guztiz berriztatuta aurkituko duzue. Zarauztik eta Donostiatik oso gertu gaudenez, ezin hobea da Gipuzkoan barrena ihesalditxoak egiteko; bai lan-bidaian, baita opor-bidaian ere.
Eskaintzen dizkizugu gure 11 logela estandar, egokitutako gela bat eta hiruentzako gela. Horrela, gozatuko duzu hotel txiki baten giro abegikor eta familiartekoaren orekaz. Aldi berean, xehetasunak zaintzen dituen hotela ere bagara.
Orioko hondartzan bertan, hoteletik 5 minutura autoz, gure jatetxe “Galerna” topatuko duzu. Bertan, toki paregabean, inguruko gastronomiarik onena dastatuko duzu.

HOTELA ETA INSTALAKUNTZAK

Instalakuntza modernoak, erosoak eta gozamenerako nahiz atsedenerako pentsatuak ditugu. Bestalde, Donostiatik gertu gaude eta aukera egokia gara, lan-arrazoiengatik edo oporrengatik etorri nahi baduzu.

GURE LOGELAK

Erosotasun osoa emango dizute guztiz ekipatutako 13 gelek, erabatekoa izan dadin zure ihesaldiak iraun bitarteko atsedena

IRUDI-GALERIA

Hotela, logelak, jatetxea, ingurua… Ezagutu Txanka Erreka irudi eta bideotan, gure galerian.

LAN-BIDAIAK

Zure lan-bidaietan, Donostiatik gertu izan behar baduzu, atseden hartzeko eta deskonektatzeko zerbitzu eta proposamen onenak aurkeztuko dizkizugu.

ESKAINTZAK ETA BIZIPENAK

Ezagutu gure proposamenak, zure bizipena bakarra izan dadin. Gainera, gure web-orri ofizialaren bidez erreserbatuz gero, deskontu bereziak izan ditzakezu.

BIZIPEN ERROMANTIKOA: URTE SASOI HONETAN GOMENDATUTAKO IHESALDIA

Txanka Errekan, Orion, Donostiatik gertu, ihesaldi erromantikoa proposatuko dizugu. Nola ez, bikoteak deskonektatzeko pentsatua dago, eta, bi egunez, xehetasun erromantikoak izango dituzue logelan nahiz hotelean.

INGURUA ETA EZIN GALDUZKO BISITAK

Txanka Erreka paregabea da Donostiatik gertu dagoen hotel bila bazabiltza. Izan ere, hiriaz gozatu ahal izango duzu, baina baita inguruko bisitarik onenez, eta urrutira joan behar izan gabe

URTE SASOI HONETAKO PLAN GOMENDATUENA

Zarautz, Getaria, Donibane-Lohizune, Donostia… Gure hoteletik ordu bete baino gutxiagora, disfrutatu ahal izango duzu Espainia iparraldeko zein Frantzia hegoaldeko herri eta hiri xarmagarrienez. Leku bikainak dira, bi eguneko bidaietan, tradizioaz, gastronomiaz eta bista ikusgarriez gozatzeko..

Bi multzotan saikatu ditugu herriak: Gure Orioko hotelaren iparraldera daudenak eta hegoaldera daudenak. Hartara, hobeto antolatu ahal izango dituzu txangoak.

TXANKA ERREKA ETA GURE JATETXEA, GALERNA, IRUDITAN: EZAGUT GAITZAZU GALERIATXOAN