LAN-BIDAIETARAKO, DONOSTIATIK GERTU DAUKAZU ZURE HOTELA

Etxean bezala izango zara gurean. Zerbitzu onenak emango dizkizugu eta lan-egun baten ostean ederki hartuko duzu atseden Txanka Errekan.
EGIN KLIK ETA ERRESERBATU ORAIN PREZIO ONENEAN

LAN-BIDAIETAN ATSEDEN HARTZEKO, DONOSTIATIK GERTU DAGOEN HOTELA BEHAR DUZU?

Orion gaude, Zarautz eta Donostiaren erdibidean; hau da, Gipuzkoako hiriburuaren (10 minutura) eta probintziako herri garrantzitsuenetako baten (10 minutura) artean. Gainera, oso gertu gaude AP-8; honenbestez, ondo komunikatuta gaude Gipuzkoako nahiz Euskadiko edozein txokotara joateko. Esaterako, Bilbo ordu betera dago eta Gasteiz ere bai.
Horrek guztiak leku estrategiko bihurtu gaitu; alegia, gure hotela perfektua da lan-bidaietarako.

5 ARRAZOI LAN-BIDAIAN TXANKA ERREKAN OSTATU HARTZEKO

Kokapenaz gain, badira arrazoi gehiago Donostiatik gertu dagoen gure hotel xarmagarria aukera ezin hobea izateko.

HOTEL XARMAGARRIA… ETA DONOSTIATIK BERTA-BERTAN

Hotel txikia eta lasaia gara. Txanka Errekan hiriko mugimendutik urrun izango zarete, landa-eremuan eta naturaz inguratuta. Dekorazio moderno eta zaindua eskaintzen dugu; bai logeletan, baita denontzako guneetan ere. Gure helburua zuek etxean sentitzea da. Horregatik ematen diogu gertuko tratuari garrantzi handia.

XEHETASUNEK AXOLA DUTE

Gure logelek askotariko amenitiak dituzte eta gure koltxoiak kalitatezkoak dira; atsedena, beraz, ziurra da.
Zuen gelan beti aurkituko duzue ongi etorria emateko freskagarriren bat minibarrean. Horrela, lanaldi gogorraren ostean, erlaxatzeko aukera izango duzue, zuen gelan bertan edo lorategietan.

JANTOKI-ZERBITZUAK… ETXEAN BEZALA JAN

Goizean, indartuta egoteko eta egunari gogotsu ekiteko gosari osoa eskaintzen dugu. Horrez gain, martxotik urrira, Galerna jatetxea ere zabalik izaten dugu, zeina hondartzan bertan dagoen. Han, euskal sukaldaritzako plater zaporetsuak dastatu ahal izango dituzue. Gure jatetxeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hemen aukera. Hoteletik 5 minutura dago autoz.

Bestalde, hotelean ere badugu barra bat, zerbait hartu nahi izanez gero. Gainera, barruan, terrazan nahiz zuen logelan har dezakezue.

TARIFA BEREZIAK ASTE BARRUKO ERRESERBETAN

Aste barruan tarifa bereziak ditugu, batentzako logela edo birentzakoa eskatu, eta tarifa gosariarekin ala gabe aukera daiteke. Lan-bidaietarako bonoa dugu, eta 10 alditan hemen ostatu hartuz gero, hurrengoa dohainik izango duzue.

HEMEN KLIK EGINEZ ETA DATAK AUKERATUZ, GURE PREZIOAK IKUSI AHAL IZANGO DITUZUE

INGURUA: ATSEDEN HARTU ETA DESKONEKTATU NATURAN

Orio kostaldeko herria da, kirol-portua du, hondartza eta han bertan itsasoratzen den ibaia. Horiek horrela, lan-egunaren ostean erlaxatzeko jarduera polita izan daiteke inguruan paseoa egitea, edo, zergatik ez, korrika pixka bat egitea.

Azken finean, guk ez dugu nahi lan-egonaldia etxetik kanpo eman beharreko beste gau bat izatea; baizik eta, Donostiatik gertu dagoen hotel xarmagarri batean, familiarteko giroan gustura egotea. Baina, hotel handiago eta tipikoago baten zerbitzu berekin.